EROSKIk, bere bezero guztiei beti produktu eta zerbitzu onenak preziorik lehiakorrenean eskaintzeko konpromisoarekin, zure eta zure familiaren lasaitasunerako eta segurtasunerako beharrezko informazio guztia jartzen du zure eskura.
Aseguru-etxe fidagarri eta bezeroarentzako arreta bikaina duten hautaketa baten arteko konparaketa egiteko aukera eskaintzen dizugu, behar dituzun aseguru nagusietan: zure autoa, motoa, etxea, osasuna, bizitza eta abar babesteko aseguruak. Horrela, gehien komeni zaizuna aukeratu ahal izango duzu webgune honen bidez edo telefonoan, 900 804 424, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 19:00etara.
Gure helburua zure bizitza erraztea da. Horregatik, orri honetan aseguru-modalitate ezberdinak aurkituko dituzu, konpainia desberdinen arteko polizak bilatu eta alderatu ahal izateko, beti erabateko neutraltasunetik eta, jakina, jarduera honetan babesten gaituzten marken berme osoarekin.
Gainera, behar duzun aholkularitza guztia eskaintzen dizugu, zuk eta zure familiak behar dituzuen konpainia eta estaldurak segurtasunez aukeratzen dituzula ziur egon zaitezen.
Horretarako, akordio bat egin dugu Aon Gil y Carvajal, S.A. Aseguru-artekaritzarekin, Espainian eta Europan bezero eta bitartekaritutako aseguru-bolumen gehien duen konpainiarekin.
EROSKIk Aon Gil y Carvajal, S.A. Aseguru-artekaritzaren kanpo-laguntzaile gisa jarduten du, CECOSA Hipermercados, S.L. bidez, EROSKI Taldeko enpresa (aurrerantzean EROSKI).
Aseguru hauen estalduren inguruko edozein informazio behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.
