Oso erraza da. Zure eskura jartzen ditugu bi bide, modu eroso eta azkarrean eskaintzen dizkizugun aseguruak kontsultatzeko, haien prezioa kalkulatzeko eta, nahi izanez gero, berehala kontratatzeko.

Oso erraza da: aseguru motaren arabera eskatzen dizkizugun datuak bete besterik ez duzu, eta oso denbora gutxian zure kasu zehatzaren prezioa kalkulatu ahal izango duzu. Horrez gain, ez bakarrik prezioa, baizik eta konpainia bakoitzak eskaintzen dituen estaldurak ere alderatu ahal izango dituzu, eta nahi baduzu, guk emango dizkizugun jarraibideak jarraituz aukeratutako poliza kontratatu.

Eskatzen dizkizugun datu guztiak beharrezkoak dira konpainia bakoitzarekin prezio zehatza emateko; emandako datuak ez badira zuzenak, prezioa alda daiteke.

Laguntza behar duzu?

Prozesu osoan zehar zure ondoan egongo gara, eskatzen dizkizugun datuak ulertzen lagunduz. Estalduren inguruko edo aseguruarekin lotutako beste edozein alderdiren inguruko informazio gehigarria behar baduzu, hemen izango gaituzu galdetu ahal izateko.

Telefonoz dei dezakezu 900 804 424 zenbakira, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 19:00etara; edo e-mail bat bidali asegura@eroski.es
helbidera; edo zure kontaktu-datuak utzi diezazkigukezu guk deitu ahal izateko. Gainera, 9:00etatik 19:00etara lineako txat bat ere izango duzu.

Azkenean eskaintzen dizkizugun proposamenetako bat kontratatzea erabakitzen baduzu, aseguru-poliza zuk aukeratutako konpainiarekin kontratatuko da, Aon Gil y Carvajal, S.A.U. Aseguru-Artekaritzaren bitartekaritzarekin.

Halaber, jakinarazten dizugu uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, Aon Gil y Carvajal, S.A.U. Aseguru-Artekariak aseguruen artekaritza zerbitzuak modu objektibo eta independentean eskaintzen dituela, zure interesak zainduz eta beti, edozein kasutan, zuk eskatutako betekizunen arabera zure beharretara egokitzen den estaldura bilatuz.

Eroski Asegura.
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.