Lege-oharra

EROSKI ASEGURUAK WEB ORRIRA SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. Sarrera
WEBGUNE honetara sartu aurretik, erabiltzaileak klausula hauetan jasotako zehaztapenak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainontzeko lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu. Erabiltzaileak WEBGUNEra sartu eta erabiltzen badu, iritziko zaio baldintza hauen eduki osoarekin espresuki ados dagoela guztiz eta argi eta garbi. Doakoa da sartzea. Erabiltzailea ez badago ados nabigazioari buruzko Baldintza Orokor hauekin, WEBGUNETIK atera beharko du eta ezingo ditu bertan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratu, ezta erabili ere. Erabiltzaileak adinez nagusia dela aitortzen du, eta gaitasun juridiko nahikoa daukala Baldintza Orokor hauetara lotzeko. Halaber, espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du haren erabateko erantzukizunpean atzitu eta erabiltzen dituela WEBGUNE hau eta bertako zerbitzuak eta edukiak. WEBGUNE honetarako sarbidea doakoa da eta hura bistaratzeko ez da beharrezkoa aurrez harpidetzea edo erregistrorik egitea. Beste WEBGUNE batzuekin egon daitezkeen loturak eta erabiltzaileak horiei erabiltzeko modua Baldintza Orokor hauen pean daude, baita WEBGUNE horiek ezarritako baldintza zehatzen pean ere, halakorik bada. Baimenik gabeko beste edozein erabilera berariaz debekatuta dago. EROSKIk alde batez eta egoki deritzon edozein unetan erabaki WEBGUNE honen konfigurazioa, zerbitzuaren baldintzak eta edukiak aldatzea, ezabatzea, mugatu edo etetea, behin-behinean nahiz behin betiko, eta horietara sartzea galaraz dezake. Erabiltzaileari aldaketa horiek jakinarazten saiatuko da, baldin eta egoerak horretarako bide ematen badio, eta, hartara, WEBGUNEAN haien berri emango du

2. Webgunearen titularraren nortasuna
Hona hemen WEBGUNEAREN arduradunaren identifikazio-datuak: EROSKI, S. COOP. San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio Bizkaia, IFK: F-20033361 grupoeroski@eroski.es. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 3.630 liburukian, 1. folioan, BI-21.221 orrian, 1. idatzpenean. Horrez gain, Lan Ministerioaren Kooperatiben Erregistro Ofizialean inskribatuta dago, Kooperatiben Liburuan, Sekzio Zentralean, X. liburukian, 904. folioan, 14. idazpenean, zenbaki berriarekin eta 1.526-SMT mailarekin, aurrekoa mantentzen duelarik, hots, 17.115

3. Zerbitzua ematen duenaren eskubideak eta betebeharrak
3.1. – Zerbitzuaren hornitzailea den aldetik, EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAren betebeharrak dira WEBGUNEAK eskainitako zerbitzuak ematea, erabiltzailearekin izandako komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzea eta erreklamazioei erantzutea, halakorik egonez gero
3.2. Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, EROSKI, SOZIETATE KOOPERATIBOAK eskubidea du WEBGUNE honetara sartzeko aukera aldi baterako eteteko, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta baita zerbitzua eman edo eteteko ere. Dena dela, erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, baldin eta egoerak horretarako bide ematen badio
3.3. – Erabiltzaileak bere gain eta galorde erabiliko ditu WEB honen bidez ematen zaizkion zerbitzuak eta/edo datuak eta/edo informazioa. EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk ez ditu emandako informazio eta zerbitzuak zuzenean nahiz zeharka bermatzen, salbu eta aplikatu beharreko legeen arabera eman behar diren bermeak, edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordioan esplizituki deskribatzen direnak. EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk ez du hirugarrenek emandako edukirik bermatzen, ezta emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza eta beste erabiltzaileek edo pertsonek erabiltzeko egokia edo komenigarria denik ere.
3.4. – EROSKI S. COOP. da WEBGUNE honen gaineko jabetza intelektualeko eskubideen titularra. Kopiak egiteko, banatzeko, jendaurrean jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak aipatutako konpainiari dagozkio soilik.

4. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak
4.1. – Erabiltzaileak une oro modu zilegian erabili behar ditu WEBGUNE honen zerbitzuak, indarreko legea betez, eta EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAren edo hirugarren batzuen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuko ditu. Ildo horretatik, erabiltzaileak bermatzen du WEBGUNE honen bitartez egiten dituen jarduerak legea, morala, ordena publikoa eta jardunbide onak beteko dituztela, eta ez direla inolaz ere iraingarriak izango EROSKI, SOZIETATE KOOPERATIBAren izen onarentzat eta irudi komertzialarentzat, EROSKI TALDEA eratzen duten gainerako sozietateentzat, eta WEBGUNEAREN beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenentzat.
4.2. – Erabiltzaileak ez du egingo, EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk haren eskura jarritako zerbitzuen bitartez, edukiak kalte edo alda ditzakeen jarduerarik, eta ez du eragotziko WEBGUNEAREN funtzionamendu ona, hau da, ez du eragingo arazo teknikorik, ez du birus informatikoak izan ditzakeen edo osorik nahiz partzialki WEBGUNEAri kalte eragin, oztopatu edo eten dezakeen elementurik transferituko, eta ez da beste erabiltzaileen posta elektronikoan sartuko edo hura aldatuko.
4.3. 5.- Erabiltzailearen erantzukizun osoa da sartutako datuak egiazkoak izatea, eta, beraz, emandako datuak egiazkoak edo zehatzak ez badira, WEBGUNERA sartzea debekatzeko eskubidea izango du EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk.

5. Webgunearen eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren bermeetatik eta erantzukizunak salbuestea.
5.1. – EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk ez du bermatzen WEBGUNE hau eta bertako zerbitzuak eskuragarri egongo direnik, ezta funtzionamenduan jarraituko dutenik ere. Horrenbestez, ez du izango inolaz ere erantzukizunik WEBGUNEA eta haren zerbitzuak erabili ezin badira eta martxan ez badaude, edo erabiltzaileek WEBGUNEARI ematen dion erabileraren ondorioz kalterik eragiten bada. Edonola ere, EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk ahalegin guztiak egingo ditu WEBGUNEA erabilgarri mantentzeko.
5.2. – EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk datu pertsonalen pribatutasuna mantentzeko sistemak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, hirugarrenek datu horiek eskuratzea galarazteko. (EROSKI TALDEAREN pribatutasun-politika) EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk segurtasun teknikoko eta antolamenduko beharrezko neurri guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datuen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko. Ildo horretatik, aipatutako sozietateak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko, horiek jakitera emateagatik kalte-galerarik eragiten bada
5.3. 5.3.- EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk arlo horretan segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri egoki guztiak ezarri baditu ere, ezin du kontrolatu, ezta bermatu ere, WEBGUNE honen edukietan ez dagoela erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan gordetako agiri elektronikoetan eta fitxategietan kalteak aldaketak eragin ditzakeen birusik eta beste elementurik. EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk ez du inolaz ere kalteen gaineko erantzukizunik hartuko, edukietan birusik bada eta sistema informatikoari, agiri elektronikoei, fitxategiei, etab. kaltetzen badituzte.
5.4. – EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk ez du erabiltzaileek WEBGUNEARI eta haren zerbitzuei eta edukiei emandako erabilera kontrolatzeko betebeharrik. Bereziki, sozietate honek ez du bermatzen erabiltzaileek Baldintza Orokor hauen, eta, hala badagokio, aplikatu beharreko Baldintza Partikularren arabera erabiliko dituztenik WEBGUNEA, bertako zerbitzuak eta edukiak, ezta modu arduratsuan eta burutsuan jardungo direnik ere. Sozietate honek ez du erabiltzaileen nortasuna eta haiek beste erabiltzaileei emandako datuak egiazkoak, indarrekoak, zehatzak eta/edo benetakoak direla egiaztatzeko betebeharrik, eta ez ditu egiaztatzen.
5.5. – Erabiltzaileak onartzen du EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk fede onez sortu eta garatu duela WEBGUNEA, barne- eta kanpo-iturrietako informazioa baliatuz, eta egungo egoeran eskaintzen zaiela erabiltzaileei. Hortaz, zehaztugabea edo akastuna izan daiteke. Horregatik, erabiltzaileak erantzukizunetatik aske uzten du EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBA, WEBGUNEAK nabigazioan zehar eragin diezaiokeen fidagarritasunari, erabilerari edo itxaropen faltsuari dagokionez.

6. Jabetza intelektuala
WEBGUNEAREN edukien gaineko eskubide guztiak EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBArenak dira, edukiz hornitzeko kontratua sinatu duten enpresenak direnak izan ezik. Azken horiek jabetza intelektualaren eta industrialaren estatuko eta nazioarteko araudiaren babespean daude. EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak eta WEBGUNEAREN markoak, iragarki-bandak, softwarea eta iturburu-kodeak, xedea, eta abar EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBArenak dira, eta, legez, hark baino ez du horiek ustiatzeko eskubidea. WEBGUNE honetan nabigatu bitartean, EROSKI TALDEA osatzen duten gainerako sozietateen logoak edo zeinu bereizgarriak ager daitezke. Logo eta zeinu horiek dagokien erakundearen titulartasunekoak dira. Legez haiek soilik dute horiek ustiatzeko eskubidea, eta berariaz eman dute, kasuan kasu, WEBGUNE honetan horiek txertatzeko baimena. WEBGUNE honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, eman edo saldu aurrez aipatutako elementuak, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu berririk edo zerbitzurik sortu ere. Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako. Baimen hori ezingo zaie beste pertsona edo erakunde batzuei aplikatu. EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAren enpresa laguntzaileen titulartasunekoak diren WEB honetako grafikoen edo diseinuen kasuan, baldintza hauek aplikatuko zaizkie ere, kontrakorik hitzartu ezean. Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNEAN aldaketak egitea, baldin eta edukiari eragin badiezaioke, hala nola estekei eta antzekoei. EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk bermatuko du WEBGUNEAREN edukiak ez daitezela izan pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak eta iraingarriak eta ez dezaten sustatu indarkeria. Halaber, erabiltzaileari kalte egin diezaiokeen edozein egoera saihesten saiatuko da.

7. Datu pertsonalak babestea

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osoa datuen babeserako politikan jasota eta xehatuta dago.

Horrez gain, jakinarazten da:

7.a) Zerbitzu batzuetara sartzeko eta/edo horiek erabiltzeko, erabiltzaileak aldez aurretik zenbait datu pertsonal (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) eman beharko dizkio EROSKI S, COOPi, eta hark datuak tratatu eta fitxategi automatizatuan sartuko ditu, kasu bakoitzean dagozkion helburuetarako. Dena dela, erabiltzaileak EROSKI S, COOPi emandako datuek helburu bakarra daukate funtsean: HEDABIDE ETA/EDO INGURUNE DIGITALEKO zerbitzuak ematea.

7.b) Egoera horiek guztiak aurretiaz eta behar bezala ohartarazi behar dizkie EROSKI S.COOPek erabiltzaileei, legez eskatutako kasuetan eta moduan.

7.c) Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, jakinaraziko die zer datu eman dituen, eta zein den datu horiek biltzen dituen fitxategiaren xedea, eta dagozkion eskubideak gauza ditzaketela. Halaber, EROSKI S. COOP identifikatuko du, eta hirugarrenen baimena beharko du haren datuak EROSKI S.COOPi jakinarazteko.

7.d) EROSKI S, COOPek bermatzen du behar diren segurtasun-neurriak jarri dituela bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Halaber, EROSKI S, COOPek datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hala eta guztiz ere, EROSKI S, COOPek agintari publiko eskudunei datu pertsonalak ezagutaraziko dizkie, baita haren eskuetan dagoen edo sistemen bitartez eskura dezakeen beste edozein informazio ere, kasu bakoitzean aplika daitezkeen lege-xedapenen eta arauzko xedapenen arabera hala errekerituz gero.

7.c) Erabiltzaileek datuak atzitzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko, mugatzeko, datuen tratamenduari kontra egiteko, baimena atzera botatzeko edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak aitortuta dituzte eta gauza ditzakete. Horretarako, EROSKI S, COOPekin harremanetan jarri beharko du, datuak babesteari buruzko politikan deskribatutako eskubideak gauzatzeko prozedura betez.

8. Lotura hipertestualak
Ezingo da beste WEBGUNEA beste web-orri batera estekatu, EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk aldez aurretik berariaz horretarako baimenik eman gabe. WEBGUNE honek EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAk kudeatzen ez dituen beste web-atari edo gune batzuetarako estekak baditu, sozietate honek adierazten du ez duela inolako kontrolik web-atari edo gune horien gainean eta ez duela hartzen horien edukiaren gaineko erantzukizunik. WEB honek eduki ditzakeen estekak informazio gisa eskainiko dira soilik, inolako baloraziorik egin gabe horietan eskainitako edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruz. Edonola ere, EROSKI. S COOPek eta EROSKI TALDEKO enpresek ez daukate inolako erantzukizunik hirugarrenek eskainitako zerbitzuei dagokienez jar daitezkeen erreklamazioen eta auzi-eskeen gainean.

9. Klausulen baliogabetasun eta eraginkortasunik eza
WEBGUNE honetan nabigatu eta erabiltzeko Baldintza Orokor hauetako edozein osorik ala partzialki baliorik edo eraginkortasunik gabe geratuko balitz, baliorik edo eraginkortasunik ez duen xedapenari edo xedapenaren atalari eragingo dio soilik, eta indarrean jarraituko dute gainontzeko beste baldintza orokor guztiak. Hala izanez gero, ukitutako xedapena edo xedapenaren atala jaso ez dela ulertuko da, salbu eta baldintza orokor hauetarako funtsezkoa izateagatik osorik eragin behar diela irizten bazaio.

10. Aplikaziozko legea eta jurisdikzioa
Erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAren arteko edozein harremanek Espainiako legeria bete beharko dute. Auzirik suertatzen bada Baldintza Orokor hauen izanaren edo edukiaren edo erabiltzailearen eta EROSKI SOZIETATE KOOPERATIBAren arteko harremanaren ondorioz, legokiokeen beste edozein jurisdikziori espresuki uko egiten diote bi alderdiek eta Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskuduntza esklusiboari men egiten diete. (Bizkaia).

Eroski Asegura.
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.