Datuen babeserako politika
DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
1. Tratamenduaren arduradunak
EROSKI S. COOP. (aurrerantzean, EROSKI), zerbitzuaren sustatzailea eta alderdi komertzialaren arduraduna_ San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio, Bizkaia. Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: dpo@eroski.es
Eta asegurua kontratatuz gero: Aon Gil y Carvajal, S.A. aseguru-artekaria, pertsona bakarreko sozietatea (aurrerantzean, AON), polizaren bitartekari eta
aseguru-etxea gisa, polizaren harpidetza gauzatuko duena.
Bi erakundeek datuen babeserako politikaren berri emango diote bezeroari, hala dagokionean.
2. Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboraz?
EROSKIk tratatuko ditu:
(i) erregistratzeko emandako datu pertsonalak, orokorrean; identifikazio-datuak, ezaugarri pertsonalak eta harreman elektronikoari dagozkionak, bereziki;
(ii) EROSKIrekiko harreman komertzialetik eratorritako datuak, hau da, BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITAL honetan eskainitakoez bestelako zerbitzuei dagozkienak;
(iii) hala badagokio, erosketa- edo kontratazio-prozesuan ematen direnak, eta erositako produktuaren ezaugarriak;
(iv) prozesu informatikoen ondoriozkoak (BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALAREN erabilera- edo nabigazio-ohiturak), IP helbidea eta cookieen, pixel-etiketen eta beste teknologia batzuen bidez jasotako informazioa;
(v) legez jasotako datuetan oinarrituta EROSKIk atera ditzakeenak.
EROSKIk datu horiek tratatuko eta gordeko ditu, erabiltzailea BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALA erabiltzen ari den eta bezeroa den bitartean, eta bezeroaren datu-tratamenduari lotutako erantzukizunen ondoriozko lege-betebeharrak preskribatu arte. Halaber, asegurua kontratatuz gero,
(a) AONek produktua kontratatzean emandako datuak eta bitartekaritzatik eta haren erantzukizuneko fitxategien prozesu informatikoetatik lortutako datuak jasota utziko ditu. Informazio hori datuen babeserako politikan xehatuta dago (http://www.aon.com/spain/privacidad.jsp)
(b) Bezeroak kasu bakoitzean hautatzen duen aseguru-etxeak polizaren harpidetza gauzatzeko behar diren datu pertsonalak gorde eta tratatuko ditu.
6.3. Datuak ematean, zer egiteko baimena ematen du erabiltzaileak?
EROSKIk, bitarteko eta/edo ingurune digitalaren jabea eta zerbitzuaren sustatzailea den heinean, fitxategi batean gordeko ditu beharrezko datu pertsonalak, aurreko atalean zerrendatzen direnak, xede hauekin:
(i) erabiltzaileak eskatutako eta BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALAK eskaintzen duen zerbitzua emateko, mantentzeko eta hobetzeko, azterketak, profilak eta datuen segmentazioak eginez eta EROSKIren erantzukizuneko beste fitxategi batzuekin gurutzatuz.
(ii) Bezero izatearekin lotutako sustapenak eskaintzea, komunikazio-bide elektronikoak eta ez-elektronikoak erabilita, haren jarduerari dagokion sektoreari lotutako produktuei edo zerbitzuei buruz (fidelizazioa, elikagaiak, etxea, ehun-gaiak, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, erregaiak, kontsumoa, kirola, aisialdia, denbora librea, turismoa, estetika, lurrindegia eta ordaintzeko moduak).
Erabiltzaileak bere datuak sustapenetarako tratatzeari eta mota horretako mezuak jasotzeari kontra egin diezaioke, izena ematean edo geroago, eskubideak gauzatzeko prozedurari jarraikiz, 4. atalean jasotzen dena.
(iii) BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALEAN alta emateko prozesua kanal ezberdinetatik ahalbidetzea. Erregistroa gauzatzeko, EROSKIk beste fitxategi batzuetan erabiltzaileari buruz dituen datuak baliatu ahal izango ditu, alta egiteko erabilgarriak badira. Hala eginez gero, behar bezala jakinaraziko dio erabiltzaileari, haren baimena lortzeko.
Halaber, asegurua kontratatuz gero,
(a) AONek datuak tratatuko ditu aseguratu den arriskua emateko, administratzeko, baloratzeko eta mugatzeko, aseguramenduaren kontratu-harremana hasteko eta mantentzeko, eta aseguru-polizaren bitartekaritza egiteko. Informazio hori datuen babeserako politikan xehatuta dago (http://www.aon.com/spain/privacidad.jsp)
(b) Konpainiak datuak tratatuko ditu polizaren harpidetza gauzatzeko:
4. Erabiltzaileak komunikazio komertzialak jasotzeari edo datuak sustapenetarako tratatzeari uko egin diezaioke?
EROSKIk soilik egin dezake datuen tratamendua, eta erabiltzaileak komunikazioak jasotzeari eta haren datuak helburu komertzialetarako eta sustapenetarako tratatzeari uko egin diezaioke edozein unetan. Horretarako, gurekin harremanetan jar daiteke dpo@eroski.es helbidean, jasotako komunikazio bakoitzean baja emateko loturari sakatu, edozein unetan haren erabiltzaile-profilera sartu eta aukeratuta duen irizpidea aldatuz, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri (944 942 375) edo idazkia bidali EROSKI S. COOP-en datu pertsonalak babesteko taldeari: San Agustin auzoa z/g – 48230 Elorrio (Bizkaia).
5. Datuak hirugarrenei jakinarazten zaizkie?
a. Administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei.
Gobernuko agintariek (adibidez, estatuaren segurtasun-taldeek, epaileek eta/edo auzitegiek) informazioa eskatzen badute, edo legeren bat betetzeko beharrezkoa bada hura aurkeztea, formalki eskatzen dituzten datuak jakinaraziko dizkie EROSKIk hirugarren horiei.
6. Bezeroak nola gauza ditzake ezeztatzeko, sartzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak?
Bezero orok gauzatu ahal izango ditu datuetara sartu, horiek zuzendu nahiz ezabatu, baimena ezeztatu, tratamendua aurkaratu nahiz mugatu, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak, dpo@eroski.es helbide elektronikoan, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarriz (944 942 375) edo idazkia bidaliz EROSKI S. COOP-en datu pertsonalak babesteko taldeari: San Agustin auzoa z/g – 48230 Elorrio (Bizkaia).
Asegurua kontratatuz gero, bezeroak eskubideak gauza ditzake ere Aon Gil y Carvajal SA aseguru-artekaria, pertsona bakarreko sozietatean, helbide honetan: Rosario Pino kalea, 14-16 zenbakia, 28020 Madril. (honi zuzenduta: Aholkularitza juridikoa). Horrez gain, bezeroak hautatutako aseguru-etxean ere gauza ditzake eskubideak, haien jabetzako fitxategiari dagokionez. Informazio gehiago lor dezakezu haien Datuak Babesteko Politika kontsultatuz gero.
7. Segurtasun-neurriak eta informazioaren konfidentzialtasuna.
EROSKIk beharrezko segurtasun-neurriak ezarri ditu haren instalazio, sistema eta fitxategietan. Eskura dituen bitarteko guztiak ezarri ditu, bezeroak emandako datuak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu, eta, horrela, horien osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatu ahal izateko.
8. Cookieen politika
EROSKIk cookieak erabiltzen ditu. Cookieen politikan irakur daiteke horri buruzko informazio guztia.
9. Aldaketak pribatutasun-politikan
EROSKIk erabiltzaileen pribatutasunari eta datuen babesari buruzko legeak zehatz-mehatz betetzen ditu. Horregatik, politika honen baldintzak edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe alde bakarrean aldatzeko eskubidea du, araudiak izan ditzakeen erreformetara egokitzeko.
