26/01/24

Etxe bat alokatzerako orduan, zer-nolako aseguruak daude gure lasaitasuna bermatzeko?

Jabeari dagokio etxebizitza babestea. Bera da etxea baldintza onetan mantendu behar duena eta haren osotasuna bermatzeko arduraduna. Horregatik, jabearen interes nagusia izango da edukitzailearentzako estaldurak barne hartuko dituen etxe-aseguruen poliza bat aukeratzea. Etxebizitza altzariekin alokatzen badu, jabearen interesekoa izango da, halaber, estaldurak edukian gerta daitezkeen kalteak barne hartzea. Etxearen edukitzat jotzen da bertan utzitako guztia; hau da, sukaldeko tresnak, altzairuak, etxetresna elektrikoak, eta abar.

Maizterraren ardura da bere ondasunak babestea. Jabeak kontratatu dituen estaldurak aparte utzita, gomendagarria da maizterrak bere edukia estaliko duen berezko aseguru bat izatea; hau da, altzairuen, ekipo informatikoen, arroparen, bitxien eta abarren balizko kalteak barne hartuko dituena.

Argi dago ondasunak nola babestu behar diren. Baina, zer gertatzen da hirugarren bati kalteak eragiten badizkiogu? Kasu honetan, kalteen iturburuari erreparatzen zaio. Berogailuaren tutu bat hondatzen bada eta etxekonekoari hezetasun-arazo bat eragiten badio, etxebizitzaren jabearen erantzukizuna izango da. Eta zer gertatzen da maizterrak txorrota irekita uzten badu? Kasu honetan, jabearen polizaren kanpo geratuko litzateke arazoa, kaltearen eragilearen erantzukizuna delako.

Legez, ez da nahitaezkoa etxe-aseguru bat izatea, baina oso gomendagarria da. Eta jabeek halakorik inposatu ezin badute ere, gerta daiteke alokairu-kontratua sinatzeko baldintzetako bat izatea.